730409699_37985Laura perez ruano, Podemos Nafarroa-AhalDugu-ren lehen hautagaia, hurrengo maiatzaren 24an Nafarroako parlamenturako hautagai zerrenda aurkeztu du hauteskundeetara aurkezteko. Aurkezpenean, zerrendako parte diren Mikel Buil eta Tere Sáez ere egon dira. Hiruren artean, Podemos Nafarroak jarraituko dituen pausuak azaldu dituzte.

Martxoaren 26 eta 30 artean ospatutako hauteskunde irekietan hautatutako beste kide batzuk ere egon dira aurkezpenean. Laura Perezek gogorarazi du “53 hautagaiek osatzen duten talde bateko kideak gara, eta orain dela urte batetik aurrera lanean jardun duten beste pertsona askotaz osatuta gaude, Podemos Nafarroak geure lurrak behar duen aldaketa asumitzeko helburuarekin. Urte horretan zehar partidua eratzeko eta nafarroako egoera ezagutzeko lan handia egin da”. Horretaz gain Laurak esan du “Gutariko guztiak, modu pertsonal eta mugimendu sozialetan parte hartuz urte asko daramatzagu hiritarrak bizi duten egoera ezagutuz hiritarrak garelako eta nafarroak asko geihago merezi duela uste dugulako.”