Udal eta Foru hauteskundeetarako kanpaina finantzatzeko eskatutako mikro-kredituak, dagoeneko itzuli egin dira, eta emaitza ezin hobea izan da. %85ek  baino gehiago, maiatzan izenpetutako mikro-kreditu itzultzeari uko egin diote. Horrela, heldu den kanpainarako konpromisoa berritu dute.

Aurreko hauteskundeetan, guztira, 36.000 euro jaso ziren eta horietatik, 30.000 euro hurrengo hauteskunde orokorretara bideratuko dira. Gainerako aportazioak, izenpetutakoei bueltatuko dira. Udal eta Foru hauteskunde emaitzak dakartzaten subenzioei esker, diru hori bueltatzea posible dugu.

Hala ere, nahi izanez gero, oraindik mikro-kredituak egiteko aukera dago web orrialde honetan: microcreditos.podemos.info  Harpidetza berrien izena ematea abendura arte izango da.

Nafarroan, momentuz, aurreko hauteskundeetan eskuratutakoa baino gehiago lortu da. 39.600 euro jaso dira dagoeneko, aurrekoan baino 4.000 euro gehiago.

“Jendearen beroa jasotzeko, hau bai dela inkesta ona. Oso eskertuta sentitzen gara. Gainera harro gaude herritarren baitan egotea eta ez bankuen edo enpresa erraldoien eskuetan”, dio Shanty Ruizek , Nafarroako Podemos Finantza arduraduna.

Estatuan, berriz, kanpaina honetan, Podemosek 640.000 euro bildu ditu eta 2 milioi eurotara espero du iristea. “Mikro-kredituko sostengua funtsezkoa da hauteskunde orokorrei aurre egiteko. Ez bakarrik hori, ardura, gardentasun eta aurrezte bermea da” esaten du Shanty Ruizek.

 Hauteskundeetako emaitzak jaso eta ondoren, Podemosek 126.846,65 euro jasotzeko aukera bazuen diru-laguntza moduan. Baina bakarrik koste erreala jaso zuen. Informazioa hau gardentasun portalean eskura dago. Egoera honek, bakarrik Nafarroan, 53.332,64 euro aurreztea suposatzen du.

Berriz ere, gogorarazten dugu mikro-kredituen bidez lagundu dezakezula Podemoseko kanpainarako. Gainontzeko alderdiek 205 milioi zor dizkiete bankuei, baina gure zorra, gardentasun konpromisoa, ardura eta kontuak ematea zurekin da. Ekarpenak, 100 eta 10.000 euro bitartean izan daitezke, eta gero, diru hori bueltatuko da eskuratzen dugun subenzioekin.

 

ALDAKETARI EUTSI, SOILIK ZURE ESKU DAGO!

Microcreditos.podemos.info